15.1.09

Momentuz, hemen utziko dugu ikerketa...

Hauxe izan da ikastolen historiari buruz eskeini ahal dizuedan guztia.
Azterketa garaian gaudenez une batez utziko dut blog hau, baina nire
denbora librea berreskuratu bezain laster, bitakora honi sarrerak
gehitzen jarraituko naiz. Egia esan behar badut, lan desberdina
dela iruditu zait eta gehiago ikasteko balio duena, nire kasuan, adibidez, ez nekien
blog bat egiten eta orain teknologia berriei buruz zerbait dakidala baieztatu dezaket.
Besterik gabe, zuek ere ikastolei buruz zerbait ikastea espero dut.

Besterik gabe, sorte on azterketetan!!!!

Gaur egungo egoerara bueltatuz...

Blog honetan, orain dela urte askotxo egoera aztertu dugu. Baina egungo egoera ikertuz, nola iritzi gaitezke aurrerakuntza honetara? Nola ikus dezakegu informazio guzti hau? Teknologia berriak ze nolako eragina izan du gaur eguneko hezkuntzan?
Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.


Emakumeen papera hezkuntzan




Emakumea eta hezkuntza, hezkuntza eta emakumea. Zer erlazio dago bien artean? Pentsa dezagun pixka bat: maestrak, maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobusetarako zaintzaileak... emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak... gizonezkoak dira kasurik gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak
gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira.Hausnarketarako aitzakia ematen duen gaia da. Zergatik da horrela? Zeren ondorioa da? Beti izan al da horrela? Aldaketarik gertatu al da? Zenbaterainokoa? Nola gaude momentu honetan? Zein joera ikusten dira etorkizunari begira? Batzuk dagoeneko hausnarketa egina dute eta ondorioak ere aterata dituzte. Beste batzuek agian orain hasiko dira horri buruz pentsatzen. Edozein modutan, Mari Jose Urruzolaren hausnarketa lagungarri izango zaigu. Bera Etika eta Filosofia irakaslea eta Hezkidetzako aholkularia da. Lanbroa Hezkidetza Kolektiboko kidea ere bada. Gai honen inguruan sei argitalpen egin ditu, eta beste hainbatetan egilekide izan da. Emakumeak historian zehar hezkuntzan izan duen parte-hartzea nolakoa den azaltzeaz gain, eskola hezkidetzailea du hizpide hurrengo hausnarketan.

13.1.09

IKAS elkarteak (Ekimen garrantzitsua)


Etxe eskolei buruz hitz egin dugu beste sarreratxo batean. Orain, eskolen garapenari jarraituz, IKAS elkarteei buruz hitz egingo dugu. Hauek, 60.eko hamarkadan hartu zuen benetako indarra. Ikastolen mugimendua baino lehenago euskal hezkuntzaren barruan neurri handiago edo txikiagoan saio desberdinak egiten ari ziren, euskal gizartean zegoen euskararekiko kezkaren seinale borobila zen eta hauek euskal eskola saio berria ezarri zuten, euskara errespetatu eta lantzen zutenak, hain zuzen ere. Baina ezaugaririk garrantzitsuena hurrengoa izan zen: euskaldunak eta gazteleraunak euskaraz alfabetatzea abiatuko zen, hizkuntzaren errebindikazio soziala diskurtso osoaren ardatza bihurtuz.

Liburuak


Orain dela egun batzuk, sarrera batean filmei buruz hitz egin genuen. Gehienetan, irakasleak izateko prestakuntzan aurkezten dizkiguten testuak nahiko teknikoak dira eta ez dizkigute errelitatearen benetako aurpegia erakusten. Zertarako hainbat teknizismo ez badakigu benetako orduan nola egin behar dugun aurre arazo bati (bulling-a, tratu txarrak...)? Horretarako zenbait liburu interesgarri aurki ditzakegu, eta hoietatik zerbait berria ikasi. Post honetan gaiarekin topatu ditudan liburuak aipatu nahi dizkizuet. Baten bat irakurtzera animatzen zaituztet!!!!!

PURGA DE MAESTROS EN LA GUERRA CIVIL.La Depuración Del Magisterio En La Provincia De Burgos.

El Garrote De La Depuración : Maestros Vascos En La Guerra Civil Y El Primer Franquismo (1936-1945)

Maestros de la República
María Antonia Iglesias

9.1.09

Irakaslegoaren formazioa (lehen eta orain)

Nolakoa zen garai hartako irakasleen formazioa? Gaur egunekoa soberan ezagutzen dugu. Ze nolako desberdintasunak izango ditu lehenengo prestakuntzarekin?
Orain dela 70 urte inguru eta etxe eskolen sorrerarekin batera, irakaslegoaren formazioa hasi zen. Azken hau, gero eta garrantzi handiagoa hartzen joan zen: urtebeteko praktikak egiten hasten dira. Lan egiteko (etxe eskoletan) maisutza titulua ezinbestekoa zen. Maistra batzuk honelako izena zuten : "malas maestras españolas".
Praktika garaian, goiz eta arratsaldeko klaseetara joaten ziren eta apunteak jasotzen zituzten.Irakasleak zer egiten zuen begiratzen zuen egun osoan.Etxe eskoletan praktikak egin ondoren eta beste eskola batera joatean, aldaketa nabaria egiten zitzaien. "Oposaketa" antzekoa ziren frogak prestatzen zituzten. Alfabetatzea euskaraz egiten zen, hori baitzen atala garrantzitsua.
Gaur egun, prestakuntza unibertsitatean egiten dugu: informazio gehiago:

8.1.09


DONOSTIAKO ETXE ESKOLAK
1946.tik aurrera, Donostian sortu ziren etxe eskolek bi osagai nagusi izan zutela esan dezakegu. Batetik, antolakuntza formari dagokionez, gerraurreko etxe eskolen oinarrizko ezaugarriak bereganatu zituen; bestetik, egoera sozio-politikoaren eraginez, eta, era berezian, Elbira Zipitriaren praktika pedagogiko sendo eta landuaren ondorioz, etxe eskola hauek funtzionamendu eta hezkuntza planteamenduzko ezaugarri berriak ere hartu zituen.
Nolanahi ere, Zipitriaren bitartez gerraurreko pedagogia eta eskola eredua finkatu eta sistematizatu egin zela ikusten dugu, formaz zein edukiz lanketa sakona burutu zen eta. Donostiako etxe eskolen ezaugarri orokorrak, behin eta berriro agertzen dira elkarrizketetan, baita egin diren zenbait lanetan ere.
Gai honekin erlazionatutako artikulua: http://www.hikhasi.com/artikulua/778.
Eskola txikiak ziren (10en bat ikaslez osatuak) andereño titular bakoitzak bere etxean martxan jarri zuena. Euskara mantentzea zen bilatzen zena. Ume euskaldunei zuzenduta zeudelarik, haiei euskaraz ongi irakurtzen eta idazten irakastea zuten helburu, gero gazteleraz egin ahal zezaten. Eskola horietan 9 urte bitarteko haurrei irakasten zitzaien. Gero ingresoa egiten zen, eta gaztelerazko eskola pribatuetan jarraitzen zuten. Honelako esperientzia Donostian bakarrik sortu zen eta gerra aurreko ereduaren jarraipena izan zen nagusiki.

7.1.09


Totalitarimoan emandako 1945. urteko "Ley de educación primaria"

Nazional-katolizismoan oinarrituta, Eliza Hierarikoaren eskutik eta Errepublikatik etor zitezkeen kutsaketa guztiak "garbitu" ondoren, hezkuntza sistemaren birformulaketari ekin zitzaion, Lehenengo Ikaskuntzari zegokiona 1945.urteko "Ley de educación primaria" zeritzona izan zelarik.
Lege honi darion datu adierazgarria zera da, erregimena eskolari leporatze dion haren sostengurako eta egonkortasun sozialerako erantzunkizun sozializatzaile borobila.Honen arabera eskolak ideologiaren eramale eta birsortzaile lana bete behar du, instrikzio funtzioaren kaltez, nahiz eta bi alderdi hauek praktikan bereiztea nahiko zaila den. Hona hemen lege horren zati batzuk:
  • "Es misión de la educación primaria conseguir un espíritu nacional fuerte y unido e instalar en el alma de las futuras generaciones la alegría y el orgullo de la Patria, de acuerdos con las normas de Movimiento y de sus organismos".
  • "Para imprimir esta dirección ideológica a la escuela, en el terreno pedagógico se proponía el retorno a la tradición española del pensamiento pedagógico católico integrista, y se reprimían todas aquellas tradiciones educativasheterodoxas consideradas materialistas y desnacionalizantes".
  • Dogmatismo autoritario: autoridad del maestro
  • Memorismo: difusor del patrimonio doctrinal
  • Individualismo: anulador de trabajo participante y colectivo. Subraya las desigualdades sociales.

Filmak

Egia da ere, filmetan gure eguneroko bizitza plasmatzen dela. Beraz, ezin ditugu ahaztu hezkuntzari buruzko zenbait film. Ez dira ospetsuak egiten. Hala ere, haietaz zerbait ikasi dezakegula baieztatu dezaket.Huei buruz informazioa bilatzen aritu naiz eta zenbait datu berri atera ditut gure etorkizuneko lanari buruz. Hauexek dira pelikula hoien izenburuak: La piel dura, El club de los poetas muertos, La lengua de las mariposas, Adiós, Mr. Chips, Padre Padrone, Los chicos del coro, Mi geberal, Rebelión en las aulas, Hoy empieza todo, La herencia del viento eta La libertad de cátedra y pensamiento. Izen batzuk ezagunak dira, baina hezkuntzarekin erlazionatzeko kapazak gara?





Gustatu zaizue trailerra? Ba, aurrera, ikus ezazue!


Zumaian jaio zen baina donostiar petoa izan zen. Donostiako ikastolako sorreran garrantzi handiko emakumea ez ezik abertzale sutsua izan zen eta Ira ezizenez sinatzen zituen bere hitzaldiak. Bere etxean klandestinitatean lan egin zuen maistra bezala, eta umeei irakasten zien lehenego gauza norbaitek nora zihoazen galdetuz gero gezurra kontatzea zen.


13.12.08

IKASLEAK ETA IRAKASLEAK, NOLAKOAK ZIREN?

Ikasleak:
  • Guztiak euskaldunak ziren, beraz hizkuntza bera erabiltzen zuten, euskara.
  • Gero eta ikasle gehiago zeudenez, hautaketa zabalduz joan zen.
  • Ez ziren maila ekonomiko baxukoak: hauen gurasoak hirugarren sektorean kokatzen ziren gehienbat.
  • Kontzeptu kultural, politiko, ideologiko eta ekonomiko konkretuak ikasi behar zituzten.
  • Ikasle kopurua ez zen fijo mantentzen, ezta eskolan ikasten egondako orduak ere. Esaten da, hamar ikasle egoten zirela, egunero bi ordu.(1945. urtean gutxi gora behera).

Ikusi nolakoa zen 1930. urteko gela bat.

Irakasleak:

Auzo eskolek martxa ona izateko, ardatza irakaslegoa izan zen. Irakaslea omen zen eskolaren arima. Auzo eskolen irakasle eskolak exigentzia handiak zituen bere ikasleak eratzeko orduan, beraz, gero praktikan ere, eskakizun horiek betetzen zituzten eta baita emaitza onak lortu ere.
Hasieran Aldundiak 50 eskola eraikitzea erabaki zuen, baldintza bi jarrita: bata, euskaraz ondo jakitea, euskaraduna izatea, batez ere inguru euskaldunetara joateko (leku askotan euskaraz besterik ez zuten hitzegiten, Asterrikako auzoa kasu); eta bestea, lanpostu guztietan, mailarik bereizi gabe, hasteko urtean 3000 pezeta ordainduko zituztela. Deialdi honek erantzun ona izan zuen eta bertatik sortu zen lehenengo irakasle taldea. Besteak beste Juliana Azpeitia, Sorne Unzueta, Primitiva Unzueta, Consuelao Gallastegi, Elbira Zipitria...
Azken hau izan zen emakumerik garrantzitsuena, beraz informazio gehiago emago dugu azkn honi buruz.



3.12.08

Sarrera


Kaixo irakurle!
Gai hau aukeratuz, gure etorkizuneko lanari buruzko zeinbait kontzeptu berri ikasiko ditugu, eta gainera, lehenaldiko eta gaur eguneko eskolak alderatuko ditugu. Horretarako,Euskal Eskolen ereduaz baliatuko gara. Blog honetan aztertuko dugun gaia hurrengoa da: GERRAURREKO EUSKAL ESKOLAREN EREDUA BERRESKURATUZ: DONOSTIAKO ETXE ESKOLAK (1946-1969). Honetarako, lau azpi multzo azaltzea beharrezkoa izango dugu:

1. Totalitarismoa eta nazional-katolizismoa
2. Frankismoa eta euskal eskola saio bat: Donostiako etxe eskolak
3. Formazioa eta praktiken hausnarketa
4. Beste ekimen garrantzitsuak

Informazio guzti hau lortu ondoren, erkaketa egiten hasiko gara. Batez ere irakasleen eta ikasleen ezuagarriak begiratuz.

Beraz... has gaitezen!!!