8.1.09


DONOSTIAKO ETXE ESKOLAK
1946.tik aurrera, Donostian sortu ziren etxe eskolek bi osagai nagusi izan zutela esan dezakegu. Batetik, antolakuntza formari dagokionez, gerraurreko etxe eskolen oinarrizko ezaugarriak bereganatu zituen; bestetik, egoera sozio-politikoaren eraginez, eta, era berezian, Elbira Zipitriaren praktika pedagogiko sendo eta landuaren ondorioz, etxe eskola hauek funtzionamendu eta hezkuntza planteamenduzko ezaugarri berriak ere hartu zituen.
Nolanahi ere, Zipitriaren bitartez gerraurreko pedagogia eta eskola eredua finkatu eta sistematizatu egin zela ikusten dugu, formaz zein edukiz lanketa sakona burutu zen eta. Donostiako etxe eskolen ezaugarri orokorrak, behin eta berriro agertzen dira elkarrizketetan, baita egin diren zenbait lanetan ere.
Gai honekin erlazionatutako artikulua: http://www.hikhasi.com/artikulua/778.
Eskola txikiak ziren (10en bat ikaslez osatuak) andereño titular bakoitzak bere etxean martxan jarri zuena. Euskara mantentzea zen bilatzen zena. Ume euskaldunei zuzenduta zeudelarik, haiei euskaraz ongi irakurtzen eta idazten irakastea zuten helburu, gero gazteleraz egin ahal zezaten. Eskola horietan 9 urte bitarteko haurrei irakasten zitzaien. Gero ingresoa egiten zen, eta gaztelerazko eskola pribatuetan jarraitzen zuten. Honelako esperientzia Donostian bakarrik sortu zen eta gerra aurreko ereduaren jarraipena izan zen nagusiki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario